2011-04-13

zuhaitzen landaketa

Martxoaren 23-an Gorostizara zuhaitzak landatzera joan ginen. Han zuhaitzak nola landatu behar genituen esan ziguten, gero taldeetan banatu ginen eta lanari ekin genion. Talde bakoitzak 3 mota desberdinetako zuhaitzak landatu zituen: gereziondoa, haritza eta lizarra. Oso eguraldi polita egin zuen, argazki pilo atera ziguten eta oso ondo pasatu genuen. Espero dugu Gorostizatik berriro pasatzean zuhaitzak handituta eta tente-tente ikustea.